Nontzeberri

Dublinetik Hendaiara Anton Abbadiaren figurarekin

Igandean, hilak 16, Donibane Lohizunen. eta 17:00etan, Anton Abbadia. Dublinetik Hendaiara ikusgarria oholtzaratuko da Metrokoadroka eta Chimères Antzerki taldeekin elkarlanean, eta Ibilki programaren barruan. Obraren egilea Patxo Telleria izan da, eta Txomin Heguy antzezlea. Inguruan, Xabi Zeberio, Mixel Ducau musikariak eta Alaia Phillips Ducau kantaria ibiliko dira.

Orain duela bi mende Anton Abbadia Dublinen sortu zen. Bertan erakutsi zioten euskaraz hitz egiten eta handik abiatu zen bere bizitzaren abentura. Bidaia honen bukaerako paisaia Hendaiako kostaldea izan zen. Bertan altxatu baitzuen Abbadiak bere gaztelua.
Txomin Heguy antzezleak Anton Abbadiaren pertsonaia egiten du eta esploratzaile, geografo, astronomo eta kulturgilearen baloreak ekarriko ditu taulara.
Bakarrizketa horretan musikak antzezlana gidatuko du, Irlanda, Brasil, Etiopia, Paris eta Zuberoa bezalako eremuak zeharkatuz.
Euskal Herriko pertsonaia nagusienetariko bat den Anton Abbadia Euskaldunen Aita deitu zuten zendu ondoren. Obra hori bidaia eder bezain aberatsa da, bere ibilbidea segituz.