MUSIKA

Dub Inc taldearen reagge erritmoak Bilbon

Dub Inc taldearen Afrika izenburuko azken lana 25.000 ale saldu zituen eta horri esker 150 kontzertutik gora eskaini zituzten Europan barrena, tartean, Alemania, Espainia, Portugal, Suitza, Belgika eta Grezian. Oraingoan, lan berria ekarriko dute besapean: Hors Contrôle. Talde hau Frantziako reggae eszenako talde ezagunetarikoa da.

Taldea Frantziako reggaeren berritzailetzat hartzen dute adituek azken hamarkadan egin duen lanari esker. Izan ere, Dub Inc agertu zenean 2000 urtean Bouchkour eta Komlan abeslariekin, Frantzian egiten zen reggaeri astindua eman zioten.

Saint Etienne hirian eratu zen taldea, eta euren kontzertu ikusgarrien ondorioz oso ezaguna egin da Europa osoan. 2003 urtean Diversité lana aurkeztu zuen eta 2005 urtean Dans le décor, baina 2008an plazaratu zuen Afrika lana izan da giltzarri taldearen ibilbidean.
Lan horri esker French Reggae en la Web Reggae Awards saria jaso zuen. Bi urte eta gero, Hors contrôle kaleratu du. Bertan, hainbat eragin bildu ditu, eta Tarru Riley egungo New Roots estiloko artista esanguratsuenetarikoak ere parte hartu du grabazioan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button