Nontzeberri

“Dronegrafiak: Begirada Hegalaria” erakusketa, Gernikan

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan, eta abuztuaren 1era bitartean, Santi Yaniz argazkilariak garatutako Dronegrafiak: Begirada Hegalaria erakusketa ikusgai izango da. Santi Yaniz profesionalak dron batekin eginiko argazkiak paratu dira erakusketan.

Kamera hegalariak basoan barneratu eta hurbiletik begira dezake, baina beti ere ikuspegi bertikaletik. Kamerografoak duen trebezia izango da gailuaren muga; izan ere, argazkilari ez ezik pilotu ere izan behar du. Drona tresna baliotsua da orain arte ezinezkoak ziren lurralde bisualak esploratzeko. Paisajeaz harago, esplorazioan seinaleak, geometriak eta iradokizun emozionalak bilatzen dira, angelu bisual berri batetik. Dronegrafiak esperimentu bat da, ikuspuntu berrien bilaketa. Eta eztabaidarako proposamena ere bada: Nork egiten egiten ditu dronegrafiak? Dronak? Pilotuak? Argazkilariak?

Naturako argazkilari entzutetsuenetako bat da Santi Yaniz. Kazetaritzan lizentziatua bada ere, argazkilari gisa burututako lanak kazetari gisa egindakoekin uztartu ditu. Freelance profesionala eta autodidakta, hainbat argitalpen jantzi ditu irudiz: gaikako bilduma ugari, prentsa orokorreko lanak (Deia egunkariko On aldizkaria, esaterako), mendiko aldizkari espezializatuetako erreportajeak… EiTBren Euskal Herria lau haizeetara saioan parte hartu zuen; eta Euskal Herriko eta Pirinioetako ibilbide ugari jasotzen dituzten hainbat mendi-liburu eta gida idatzi ditu.

Exit mobile version