ARTEA

Dramatismo puntu bat duten argazkiak

Sergio Monederok Boxeolariak izeneko argazki erakusketa paratu du Portugaleteko Torre Salazar aretoan, hil osoan.

Egilearen ustez, urtetan boxeo mundua baztertua izan da, edo behintzat, ez du merezi zuen arreta berreskuratu, eta agian faktore eta eragin ezberdinak elkartu dira uste horretan (bortizkeria edo intentsitatea, eta parte hartzaileen edota ikuslegoaren profil zehatza). Gaur egun, ordea, onarpena zein prestigioa gora doa etengabe. Izan ere, lan gogorreko eta sakrifizio handiko diziplina da, non kirolariek lasaitasuna, autokontrola eta erreflexioa ikasten duten.

Sergio Monederok dio proiektuaren lagina bi urteko emaitza dela, “ehundik gorako boxeolari pasatu dira nire kameraren aurretik, ordu askotako sesioak eta ehunka ordu edizio eta aukeraketarako, baina zerbait azpimarratzekoa bada ilusio eta grinez egindako lana dela”.
Lanak zuri-beltzean datoz, “horrela diziplina honekin lotutako sentimenduak hobeto transmititzen nituelakoan, gogor eta kontrastatu bezala ulertzen nuen”.

Egileak Argazkilaritza Garaikidearen Zentroan (CFC) edota Argazkigintza Dokumentaleko Eskolan egin ditu ikasketak. Tailer, ikastaro eta workshop ezberdinetan parte hartu du bere esparruan, hainbat maiusrekin: Gonzalo Azumendi, Rafael Roa, Jose Manuel Navia edo Gueorgui Pinkhassov… Prentsan eta aldizkari ezberdinetan hainbat erreportaje argitaratu ditu.

Boxeolariak lehenengo erakusketa indibiduala da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button