IKUS-ENTZUN

Zine Txiroa ekimena aste honetan Mikelazulo kultur elkartean

China Blue lanaren bidez galtza bakeroak egiten dituen Txinako fabrika baten egunerokoan murgilduko gara. Bertan, Jasmine, Orchid, Li Ping eta beste hainbat neskatxo, emakume eta gizonek lan baldintza negargarriei egin behar diete aurre. Eurek lan egiten duten lantegiko nagusiak enkargu bat jaso du herrialde aberastu bateko bezero baten eskutik, baina lan baldintzak gogortu eta soldatak murriztu beharko ditu bezeroa mantendu nahi badu. Horrek tentsioa areagotuko du langileen eta zuzendaritzaren artean.
Enpresako hierarkiako maila desberdinetatik igaroz, dokumental honek globalizatutako mundu baten arazo konplexuak erakusten ditu, beti ere ikuspuntu gizatiarrarekin batetik.

Euskal Herriko hainbat herritan burutzen den Zine Txiroa izeneko ekimenarekin bat eginez, eduki sozialak dituzten dokumentalak proiektatzen dira hilean behin Errenteria/Oreretan.
Proiekzio hauekin batera dokumentalekin osatutako bideoteka dago nahi duenarentzat.

Mikelazulo kultur elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button