ESZENA

Aurtengo Umore Azokak sariak banatu ditu

Leioako Kale Artisten Azokaren hogeita hirugarren edizioa oso arrakastatsua izan da, bertan ikusi diren ikuskizunen kalitateagatik eta publikoaren erantzun sutsuagatik.

Behin amaituta bertako epaimahaiak (Amagoia Garaizabal, Ana Guiberet, Carlos Morán, Fernando Marín, María Sánchez eta Luis Lozanok osatua) saritu beharreko lanak erabaki ditu.

Hortaz, Munduko Ikuskizun Onenaren saria Jimena Cavalleti Konpainiaren B.O.BA.S. (Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales) antzezlanari eman zaio, “ikuskizun lotsagabe, ausart eta probokatzailea lortzen duen clown lan bikainagatik, publikoarekin inplikazio eta konplizitate handia sortuz”.
Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria Trapu Zaharra gipuzkoar konpainiaren ¡Dale, Ramón!/Eutsi, Ramon!’ lanari eman zaio, “zalapartarik gabeko umoreagatik eta publikoarekin duen lotura hurbil eta zuzenagatik”.

Azkenik, epaimahaiak aipamen berezia eman dio Harrobi Dantza Bertikala konpainia gazteari, Geure(R)a ikuskizunagatik, zuzeneko musikaren, irudiaren eta dantzaren arteko fusio koordinatuagatik eta bere hari poetikoagatik. Lan honen dramaturgiak -gaineratu dute- “historian zehar duen emakumearen memoria zalantzan jartzen du eta galdera hauek egiten ditu: nortzuk diren gaur egun sorginak eta nortzuk zapaltzaileak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button