IKUS-ENTZUN

Dora Garcia artistaren “Fokua”, Tabakaleran

Dora Garcia (Valladolid, 1965) artistak lau film aurkeztuko ditu asteon, Tabakalerako Fokua egitarauaren baitan. Hala, gaur, Garcia berak 2013an zuzendutako The Joycean Society dokumentala ikusi ahalko da, 19:00etatik aurrera.

Tabakaleraren arabera, The Joycean Society filma James Joyce idazlearen Finnegans Wake lanetik abiatzen da, literatura unibertsalaren obra “kriptikoenetakoa”. Hauxe kontatzen du dokumentalak: “Irakurle amateur talde bat hogeita hamar urtez aritu da elkarrekin, ahots gora, irakurtzen. Behin eta berriro, eta berriro irakurri dute. (…) Testuak agorrezina dirudi, interpretazio amaiezina, irakurketaren izaera amaitu gabea. Irakurketa-gela honetatik kanpora munduak izateari utzi diola dirudi, edo agian, berari esker da”.

Hauexek dira Dora Garciak Fokua zikloaren baitan, igandera bitarte, aurkeztuko dituen beste hiru filmak: ostiralean, hilak 11, Fahrenheit 451 (François Truffaut, 1966, Erresuma Batua). “Nire bizitzan gehien ikusi dudan François Truffaut-ren pelikula da”, esan du Garciak.

Larunbatean, Segunda Vez (Dora Garcia, 2018, Belgika-Norvegia). Film horretan politika, psikoanalisia eta performance-a uztartu ditu Valladolideko artistak. Oscar Massota intelektual argentinarrari buruzko lana da, eta Julio Cortazarren izenburu bereko istoriotik abiatzen da.

Azkenik, igandean, Asylum (Peter Robinson, 1972, AEB). “Asylum-ekin dudan harremana askoz ere beranduago hasi zen eta dokumentalaren inguruko ikasketarekin zerikusia dauka”.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button