ARTEA

“Doppler Eco TAC” Miriam Isasiren erakusketa, Montehermoson

2016ko Proiektu Artistikoen deialdian hautatutako proiektuak aurkezten ari da Montehermoso Kulturunea. Deialdiak bertako artisten lanak erakustea du xede. Hiru artista eta proposamen aukeratu ziren: Gert Voor In’t Holt-en Fail again, fail better; Edurne Herrán-en Futuro Perfecto; eta oraingoa, Miriam Isasiren Doppler Eco TAC .  Azken hau maiatzaren 14ra arte ziango da ikusgai.

Artistak berak honako lerroak idazti ditu erakusketa aurkezteko kaleratu den katalogoan: “Ekintza egoera gisa, bizi izandako esperientzia, bizigarriak deskodetzea. (…) Erresonantzia magnetikoak (EM) imanak eta irrati-uhin indartsuak erabiltzen ditu gorputzaren irudiak sortzeko. Hori Doppler eraginaren bitartez lortzen da: objektu batek pertsona batengana hurbiltzean edo berarengandik urrutiratzean egiten duen doinuak frekuentzia ezberdina du. Odolean errebote egiten duten ultrasoinuak ezberdinak izango dira, odol-isuriaren norabidearen eta abiaduraren arabera. Ultrasoinuen uhinetako aldaketa horien bitartez, ekografoak interpretatu egin ditzake horiek eta kolore zehatz bat esleitu frekuentzia bakoitzari”.
Horrelako esperientzia eta probaren sentsazioak eta soinuak interpretatu nahi izan ditu artistak, eta horretarako musika eta bideoaz baliatu da: “Ikus-entzunezko formatuan aurkitu dut hori transmititzeko bitartekorik egokiena. Musikan, espazio-denbora gisa. Eta bideoan, horixe baita ikusizkoaren tokia, memoriarena, orainaldiarena eta lursail ezagun, galdu eta berreskuratuaren metafora. (…) Iraganean kokatzea ahalbidetzen didana”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu