LITERATURA

Euskal ipuingintza gaur egun

Nerea Gallastegi idazle, irakasle eta itzultzaileak emango du ikastaro hori Gasteizen, otsail eta martxoan zehar. Gasteizko Ibaiondoko Gizarte Etxean egingo da ikastaroa 11 saiotan, otsailaren 3an hasita, martxoaren 10era bitartean.

Alde batetik, euskal ipuingintza tradizionalaren nahiz gaur egungoaren inguruko oinarri teorikoak azalduko dira ikastaroan, diziplina horretan argitaratu diren hainbat lan oinarri gisa harturik.

Bestetik, ipuingintzaren inguruan planteatu diren hainbat galderari erantzun zehatz bat bilatzen saiatuko da ikastaroan: Beste generoen inbidiarik? Emakumezkoen ipuingintzak berezko ezaugarriak ditu? Haurrentzako ipuingintzak heziketa du helburu? Alde onak ipuinen itzulpengintzan?….

Hauen eta antzekoen gaineko ondorioak aterako dira ikastaroan gai zehatzak ere planteaturik, hala nola, ipuinaren balizko definizioak, euskal ipuinaren jatorria eta ipuingintza modernoaren sorrera, ipuinak buztana luze, emakumezkoen eta haurren ipuingintza eta abar.

Informazio osagarria hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button