IKUS-ENTZUN

Zine eta Kultura Libreko Zinemaldia, Donostian

Azaroaren 27tik 30era cineCCdonostia, Zine eta Kultura Libreko Zinemaldia egingo da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eta Guardetxean.

Aurten dokumental arloa jorratuko dute hainbat gai proposatuz: aktibismo laborala, gaurko panorama soziopolitikoa, justizia genero kodean eta zainketa eta kontrol soziala informazio arloa.  Filmekin batera, bertaratuko diren adituekin mahai inguruak antolatu dituzte aipaturiko gai horien inguruan mintzatzeko, eta hausnarketarako gune bat sortuko dute publikoarekin batera solasean ere aritzeko.

Atzo izan zen lehen saioan Gure kabuz ala hil filma pantailaratu zen Guardetxean. Gaur bi emanaldi izango dira Koldo Mitxelena Kulturunean: La Revolta de Les Escales (Salva Rodríguez eta Roger Sabà) eta  La Tierra Tiembla (Antonio Girón). 29an, La Mentada de la Lloronoa (Autoría Colectiva) pantailaratuko da, eta horrez gain, justiziaz eta generoaz arituko dira hitzaldi batean.
Azken egunean, azaroak 30, Nothing To Hide (Marc Meillassoux eta Mihaela Gladovic) filmaren emanaldia izango da. Horren ostean, zainketa eta kontrol sozialaz mintzatuko dira hainbat solaskide Koldo Mitxelena Kulturunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button