BERTSOTAN

Donostian eta Markinan saioak

San Ferminak amaitu dira, eta hainbat herritako jaiak ere bai, baina batzuk bukatu eta besteak hasi. Giro horretan bertsolariak topatuko ditugu.

Atzo Santurtzin, jaietako txosnatan Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bildu ziren eta Soraluzen Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña.

Gaur, Markina-Xemeinen, Uhagon kulturgunean, 19:30ean, jaialdia egingo dute Jon Maia, Fredi Paia, Iratxe Ibarra eta Beñat Gaztelumendik.

Eta Donostiako Añorgako Jai Batzordeak saioa antolatu du frontoian. Bertan, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Aitzol Barandiaran eta Amets Arzallus batuko dira. Unai Gaztelumendi gai-jartzaile lanetan ibiliko da.

Aste honetan, egun potoloa, Zumaian izango da, Zumaiako Arraun Elkartearen aldeko bertso-jaialdia antolatu baita Aitamari zineman. Bertsolariak: Julio Soto, Sebastian Lizaso, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Eneko Abasolo Abarkas, Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano, Amaia Agirre eta Iker Zubeldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button