IKUS-ENTZUN

Donostiako XIV. Giza Eskubideen Zinemaldia beterik dator

Donostiako XIV. Giza Eskubideen Zinemaldiak ia mila lan jaso ditu aurtengo edizioa borobiltzeko. Edizio honetako emanaldiak apirilaren 15 eta 22 bitartean eskainiko dira. Zinemaldiaren helburua sinple bezain argia da: ikusleek giza eskubideen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazioarekin konpromisoa hartzea. Horretarako dokumentalen, pelikulen eta film laburren emanaldiez gain, hainbat jarduera antolatzen dira, hala nola solasaldiak, erakusketak eta tailerrak.

Donostiako XIV. Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahairako izen-emate epea ere zabaldu da 18 eta 30 urte arteko gazteentzat. Martxoaren 28ra arte, gazteek Giza Eskubideen Zinemaldiaren web gunean eman dezakete izena. Epaimahaia 150 pertsonek osatuko dute eta Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari 3.000 euroko saria emateko ardura hartuko dute.

Gainera, gazte epaimahaikideek aukera askeko kredituak lortzeko aukera dute (graduren bat egiten ari diren ikasleentzat ez du balio, UPV/EHUren kasuan). Gainera, aurten, lehenengo aldiz Dajlan (Aljeria) errefuxiatu saharar kanpamentuetan egiten den Saharako Zinemaldirako (FiSahara) bi bidaia zozkatuko dira partaideen artean.

Iazko gazte epaimahaiak Christophe M. Saber zuzendutako Discipline film laburrari eman zion saria Nazioarteko Lehiaketan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button