ARTEA

Donostiako Tabakaleran indarkeria matxista hizpide, “Ateak” erakusketan

Ateak proiektua Dimension agentziak sortutako arte-proiektua da, zeinak genero desberdintasuna edo tratu txarra ezkutatzen dituzten eguneroko egoerak gizarteari aurrez aurre jarri nahi dituena.

Joan den urtean, Estatuan gizon batek eraildako emakume bakoitzeko ate bat bidali zion Dimensionek artista bati, eta horrek atea euskarri modura erabili zuen artelan bat sortzeko. Era berean, ate bakoitzaren sormen prozesua grabatu zen, indarkeria matxistari buruzko gogoeta bat egiteko, dokumental modura.

Ateak erakusketan eskuzabaltasunez parte hartu duten artistak honako hauek dira: Judas Arrieta, Guille Viglione, Angela Alonso,  Irantzu Lekue, Marcos Navarro, Marc Pe, Sortwo, Higinia Garay, Eva Mena, Fortun, Junita Makina, Veronica Wermister, Diego Besne, Ibai Maritxalar, Oscar Casla, Susi Quiu, David Tavares, Susana Blasco, Imanol Andonegi, Juan Alvarez, Amaia Arrazola, Nagore Olarra, Txemy, Woody James, Pin dbr, Xabier Anunzibai, Goretti Aranburu, Aritz Kabe, Gato Urbistondo, Natalia Albéniz, Laura Miner, Mari Matraka, Maria Rios, Ramon Zabalegi, Nerea Urrestarazu, Abel Barcenilla, Belen Lucas, Haizea Merino, Miryam Artola, Iñaki J. Areizaga, Naiara Palacios, Rosario Cornejo, Nagore Legarreta, Balu, Iñaki G. Holgado, Paoletta Balmelli, eta Garikoitz C. Murua.

Orain Tabakalerara heldu da indarkeria matxistari buruzko gogoeta eragin nahi duen proiektu hori, eta martxoaren 31a bitartean herritar guztiek ikusi ahal izango dute.

Erakusketaren webgunean, proiektuaren gaineko datu guztiak dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button