ESZENA

Donostiako “Poltsiko Antzerki” jaialdia, gaurtik aurrera

Poltsiko Antzerki jaialdiaren 28. Edizioa izango da aurtengo eta  otsailaren 7tik 24ra bitartean luzatuko da. Ohi den bezala, ekimenak taberna eta bestelako areto txikietan  formatu bereko makina bat lan programatu ditu.  Guztira, 35 antzerki emanaldi izango dira.

Donostiako hitzordu eszenikoan 17 konpainiek 35 ikuskizun burutuko dituzte, hiriko 25 agertokitan.  Otsailaren 23an, bakarrizketak, musika eta inprobisazioa bilduko dituen amaiera festa bat ere antolatu da, Egiako Dabadaba aretoan.

Antolatzaileen esanetan, “jaialdi honen xede nagusia da barietate antzerkia helaraztea bai haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joateko ohitura ez duen publikoari ere. Horregatik, jaialdi honek bereizgarri du antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan saioak programatzea, hala nola tabernak, eta, gainera, oso obra mota berezia ahalbidetzen dute: antzerkia, clown, umorea eta musika izango dira jaialdi honen osagai nagusiak.”

Emanaldi piloa ikusteko abagunea izango da, eta tartean ere, Poltsiko Antzerki Sorkuntzako 9. deialdian irabazle eta finalista izan diren antzezlanak: Intujai Teatroren Ama-Alu-Lur (sorgin baten ametsa) lan irabazlea, eta Txinparta Antzerki taldearen Zurrunbiloan.

Informazio guztia, zer, noiz eta non, Poltsiko Antzerki jaialdiaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button