ESZENA

Donostiako “Poltsiko Antzerki Jaialdia” datorren astetik aurrera

Otsailaren 15etik martxoaren 4ra bitartean gauzatuko da Donostian, Poltsiko Antzerki Jaialdiaren 27. edizioa. Ohi den bezala, hiriko auzoetako hainbat  aretotan formatu txikiko emanaldi asko gauzatuko dira, aurten, 32 antzerki programatu dira.

“Jaialdi honen xede nagusia da barietate antzerkia helaraztea haren ohiko jarraitzaileei, baita tradiziozko espazio eszenikoetara joatera nahitaez ohituta egon behar ez duen publikoari ere. Horregatik, jaialdi honek bereizgarri du antzezpenetarako oso ohikoak ez diren agertokietan saioak programatzea, hala nola tabernak, eta, gainera, oso obra mota berezia ahalbidetzen dute: antzerkia, clown, umorea eta musika izango dira jaialdi honen osagai nagusiak”.

Aurtengo Poltsiko Antzerkia programak 12 konpainia, 32 ikuskizun eta 27 agertoki bilduko ditu Donostian. Horien barruan ere, Poltsiko Antzerki Sorkuntzako 8. deialdiaren proiektu irabazle eta finalistak izango dira: edizio honetako irabazlea den Ay Teatro! taldearen Zaharrak Berri (Astolasterrak)  eta Atauts Sortzaileren Gudua eta Rubik taldeko Puer Aeternus (finalistak).

Poltsiko Antzerki Jaialdiaren programazio guztia(datak, taldeak, orduak, eta abar) webgune honetan begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button