LITERATURA

Donostiako “Poetika” zikloan, Tere Irastortza eta Felipe Juraristiren emanaldia

Donostiako Poetika gaur egungo poesia aztertu nahi duen zikloa da. Emanaldiak martxoan hasi eta azarora arte (uztailean eta abuztuan izan ezik) luzatuko dira. Beraz, zazpi emanaldi antolatuko dira guztira. Gaur euskarazko saioa izango da Tere Irastortza eta Felipe Juraristiren eskutik.

Koldo Mitxelena Kulturuneko Poetika egitarauaren barnean, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik. “Poeta gonbidatuak bere olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan aditua den pertsonaren batek poeta horren aurkezpena egingo du, haren poesia lanari buruzko nondik norakoen azalpena eta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasle bat protagonista izango da ere, eta hainbat musika-pieza interpretatuko ditu.”

Ostegun honetan Tere Irastortzak bere poemak irakurriko ditu Felipe Juraristiren laguntzaz, eta Musikeneko Ainhoa Garayarrek biolina joko du, 19:30ean Koldo Mitxelenan.

Tere Irastortza (Zaldibia, 1961) ibilbide luzeko idazlea eta poeta da, izan ere, obra poetiko oparoa osatu du. Gabeziak (1980), Hostoak (1983), Gaia eta Gau aldaketak (1983), Derrotaren fabulak (1986), Osinberdeko khantoreak (1986), Manual devotio gabecoa (1994), Gabeziaren Khantoreak (1995), Esana zetorrena (2003), Eta orain badakit (2011) eta Mundua betetzen zenuten (2015). Bere idazle gogokoenen itzulpenak eta haiei buruzko saiakerak ere egin ditu: Marina Tsvietaieva, Edmond Jabès, Marià Manent edota Karmele Igartua. Joan den urtean Txoriak dira bederatzi izenburuko liburua aurkeztu zuen.

Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957) kazetaritzako lizentziaduna eta euskaltzain urgazlea da. Literatura, kazetaritza, gidoigintza, kritika literarioa edota itzulpengintza alorretan aritu da. Bi aldiz irabazi du Euskadi Saria. Balea Zuria argitaletxe sortu berriko lantaldeko kide da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button