MUSIKA

“Katapulta Tour Gipuzkoa 2022” zirkuituko kontzertuak

Bihar, urriak 22, larunbata Katapulta Tour Gipuzkoa 2022 zirkuituak Pro-Zarautz txapelketaren barruan, Swell + Sound musika jaialdia antolatu du Zarautzen. Bertan,  Sega Sound Killers eta Agresión Verbal musika taldeen kontzertua eskainiko da.

Zarauzko Dama Eskultura Eszenatokian, hondartzako pasealekuan izango dira taldeak doan arratsaldeko 17.00etatik aurrera.

“Lur-zoruan gaudenak ez gara existitzen, dio Sega Sound Killers taldearen kantu baten letrak. Baina izan badira. Eta bigarren diskoa kaleratu berri dute, Dolu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak batu dira egitasmo honetan, giro elektronikoetan sakontzen duten rock izaerako kantuak konposatuz.

Dolu lan berria, hamabi kantuz osaturik, kolaborazio asko izan ditu, besteak beste Sara Zozaya, Fermin Muguruza, Juantxo Glaukoma, Zuriñe Hidalgo, Zaloa Urain edota Haritz Lete. Erritmo dantzagarriak eta indartsuak dituen zuzeneko kementsua eta bizia egiten dute, eta esan daiteke, taldea momentuko euskal musika elektronikoaren erakusle dela.

Lau musikari  dira taldean: Matxet (ahotsak eta sintetizadoreak), Ektz (sintetizadoreak), Lusar (kitarra eta sintetizadoreak) eta Eneko (bateria). Teknikari lanetan, JM Linazasoro ari da, bere produkzio lanarekin kantuak borobiltzen.

Agresión Verbal taldea, bestalde, Zumarragako rap talde bat da, Ziso, Mad Shayam eta Dj Sbansek osatua. 2005. urtean sortu zuten taldea eta Hip Hop kultura urbanoan mugitzen da.

Orain arte 3 disko kaleratu ditu: Terapia Fría (2013); Revolución del Estilo (2015) eta argitaratua, eta disko horrekin erakutsi zuten kontzertuz kontzertu beraien estilo eta Archivos Desclasificados (2019).

Beren azken diskoak hainbat urtetako lana biltzen du eta musika lan handia erakusten du, bai mezuetan, baita erritmo sendoetan ere. Urte batzuk lehenago hazten ikusi zituen rap horretan mantentzen beti.

Bestalde, Dj Sbansek kolaborazioz beteriko bi disko atera zituen argitara, nazioarteko artista eta talde askoren presentziarekin. Gaur egun, hirugarren diskoa amaitu berri du. No todo es negro, laster kaleratzeko dagoena.

Informazio gehiago, katapulta.org webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button