MUSIKA

Donostiako “Kursaal Eszenak” udazkenari begirako kontzertuak ondu ditu

Kursaal Eszenak makina bat hitzordu proposatuko ditu udazken eta neguan. Guztira, hamabost hitzordu programatu ditu, batzuk Covid-19a dela eta aurreko denboralditik berreskuratu eta egoera berriko neurrietara egokituak. Musika klasikoa eta euskal musika izango dira protagonista nagusiak.

Musika klasikoaren barruan figura handi baten bisita izango dute zaleek: Philippe Jaroussky kontratenor entzutetsua. Bere jarduna datorren urteko urtarrilaren 25ean izango da. Baina, musika klasikoko egitarauko lehen proposamena Europako ganbera musika talde onena den Venice Baroque Orchestra italiarra izango da, azaroaren 8an. Eta  azaroaren 30ean, Capella Andrea Barca ganbera orkestraren txanda izango da.
Balet garaikideak ere bere txokoa izango du, eta abenduaren 15ean, Ballet Preljocajek  Winterreise (Neguko Bidaia) dantzatuko du.

Musika estiloa aldatuz, eta Bestelako musikak atalaren barruan Amaia iruñarrak urriaren 11n egingo du kontzertua. Euskal musikaren ordezkari nagusienetako bat, Izaro, Kursaalera helduko da lau datatan: urriaren 25, 26, 27 eta 28an. Limones en invierno hirugarren diskoa aurkeztuko du.

Eta bereziki euskal musikari eskainitako atal bat abenduaren 5ean hasiko da Joxan Goikoetxearen Hesia urraturik obraren estreinaldiarekin. Xabier Leteren oroimenez, haren 10. heriotza urteurren ospakizunerako idatzitako oratorio sinfoniko-korala da.
Oreka TX bandako musikariak eta Kukai Dantzako dantzariek ere ikusgarria eskainiko dute  urtarrilaren 8an.

Xehetasun guztiak: Kursaal Eszena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button