BERTSOTAN

Bertso-desafioa Bizkaia Zubian

Larunbat honetan izango da saio berezia Portugalete eta Getxo aldean. Izan ere, eguerdiko 12:00etan eta Bizkaia Zubian, bertso-desafioa antolatu da Areetako eta Portugaleteko terrazetan. Kilika, Zalla eta Algortako bertso eskoletako kideak aldez alde bertsotan arituko dira.

Egun berean baina Gasteizen, aurtengo Bertxorakeriketa gauzatuko dute. Goizean, bertso-poteoa     egongo da Hala Bedi tabernatik hasita, eta bertan Arabako bertso-eskolak hartuko dute parte. Bazkalostean Bertxorakeriketaren finala izango da.

Larunbatean ere, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketaren hirugarren saioa izango da Aiherran. Bertan Odei Barroso, Ortzi Idoate, Patxi Iriart, Ramuntxo Kristi, Ortzi Murua eta Eneritz Zabaleta bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button