MUSIKA

Donostiako Jazzaldirako tokiko taldeen hautaketa prozesua gaur hasiko da

Aurten, uztailaren 20tik 25era bitarte egingo da 51. Heineken Jazzaldia. Jaialdi horren baitan, tokiko hamar taldek joko dute. Bada, hamar banda horiek aukeratzeko prozesua gaur bertan hasiko da, Didier Datcharry Trio bandaren emanaldiarekin, DV Klubean,  20:00etan.

Didier Datcharry (pianoa), Marie-Hélène Gastinel (bateria), Jean-Xavier Herman (kontrabaxua) musikariak 2008an bildu ziren, jazzean izandako hirukote klasikoen lana omentzeko asmoz. Hala, 2014an, Tribute to Jazz Trios lana argitaratu zuten, “publiko guztientzako pentsatutako album bat”, bai eta iazko Jazzaldian aurkeztu ere. “Swinga da lan horretan nagusi, baina ordezkatuta daude jazz latinoa, bossa, balada eta reggaea ere”.

Hala, 2016ko martxoaren erdira arte, 15 talde arituko dira zuzenean Donostiako hainbat tokitan, udan egingo den Jazzaldian jotzeko asmoz.

Hauexek dira gainerako kontzertuak: urtarrilaren 12an, Reunion Big Band; 21ean, Swingpapers; 22an, Laurent Robino Trio; otsailaren 4an, Javi Fermín; 8an, Ghost Number & His Tipsy Gypsies; 11n, The Modern Soul Gang; 16an, Gregario de Luxe; 23an, Kass & The Gingerbread Boys; martxoaren 1ean, Les Fous; 3an, Paddam; 8an, The Soul Messengers; 10ean, Luismi Segurado Trio; 15ean, Half Quartet Plus Two; eta, azkenik, 17an, Catalina’s Neues Jazz Quintet.

Informazio gehiago: heinekenjazzaldia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button