MUSIKA

Donostiako Jazzaldiko Kartel Lehiaketaren irabazlea

Luna Costantini eta Grace Mallearen lanak irabazi du 46. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketa. Comic Jazz lelopean aurkeztutako kartelari 1.200 euro egokitu zaizkio. Guztira 1.758 kartel aurkeztu dira.

Luna Costantini, Varesen (Italia) jaioa da, 29 urte ditu, Milanen ikasi zuen diseinu grafikoa eta Bartzelonan bizi da egun. Grace Mallea, berriz, Valparaison (Chile) jaio da, arkitektoa ogibidez, 32 urte ditu. Honakoa dio kartelaren gainean: “Kartela jazz kontzertu batean parte hartzen duten musikagile guztien komiki formatuko aurkezpena da”.

Orortara 1.758 kartel aurkeztu dira lehiaketara Jazzaldiaren webgunearen bidez. Epaimahaiak finalera heldu diren 20 kartelen artetik aukeratu du irabazlea. Horietatik hamar webgunean boto gehien jasotakoak ziren, eta beste hamarrak Jazzaldiaren antolatzeileek aukeratuak.

Epaimahaian askotariko profesionalek parte hartu dute, tartean, Diego Vasallo musikariak eta Miguel Martin Heineken Jazzaldiko zuzendariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button