Nontzeberri

Donostiako Jazzaldiak egitarauaren aurrerapena egin du

Aurtengo Jazzaldia uztailaren 22tik 26ra ospatuko da, eta egoera berrira egokitutako edizio honetarako bere egitaraua ontzen hasi da. Antolatzaileak batik bat, Euskal Herriko zein Espainiako jazza ari dira programatzen.

Aurtengo Donostiako Jazzaldiaren agertokiak hauek izango dira: Trinitate Plaza, Kursaal Auditorioa, Victoria Eugenia Antzokia eta San Telmo Museoa. Eta horietan Marco Mezquida piano-jotzailea arituko da; Oreka TX taldea bere ikuskizun berriarekin etorriko da.
Programan ere Iñaki Salvador izango da, Jazzaldian joaldi gehien eskaini duen musikaria; Jorge Pardo, Europan egiten den jazzeko saxofonista eta txirulari ospetsuenetakoa; Chano Dominguez piano-jolea; Perico Sambeat saxo altua; Javier Colina, kontrabaxu-jotzailea eta musikari handia; Josemi Carmona eta Chicuelo gitarrista flamenko handiak; Silvia Perez Cruz Tokion 2019an grabatutako bere azken diskoarekin etorriko da; eta Joachim Kühn pianista paregabea.

Gehiago jakin nahi izanez gero, Jazzaldiaren web orrira jo.

Exit mobile version