ESZENA

Donostiako “Antzerkia Kalean” programa abian da irailera arte

Aurten ere, Donostia Kulturak Antzerkia Kalean egitaraua ondu du, eta irailera 20 arte, makina bat ikuskizunez gozatzeko parada izango da: musika, umorea, zirkua, jolasa… Programa, halaber, irailaren 20ra arte luzatuko da.

Orotara, 16 konpainia izango dira, eta 38 emanaldi eskainiko dituzte, 29 antzezlanen bitartez. “Besteak beste, honako talde hauek parte hartuko dute: Eidabe Taldea; Ganso & Cia; Markeliñe Taldea; The Funes Troup; Tiritirantes Taldea; Irrien Lagunak; Gari, Montxo eta Joselontxo; Tomaxen Abenturak; Potxin eta Patxin; Poxpolo eta konpainia; Txirri,Mirri eta Txiribiton; Standa Banda ; Kiliklon Taldeak; Col.lectiu Tierra; Vicent Warin Cie 3.6/3.4…”

Ikuskizunok Gipuzkoako erdigunean eta auzoetan aurkeztuko dira: Aiete, Altza, Amara, Antigua, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erriberak eta Martutene.

Haurrentzako lanak izango dira, ohi den bezala, baina baita helduei zuzendutakoak ere. “Horien artean: Azti eta sorginen etorrera; Dantza, Akelarrea, sua piztea eta kikili salda, Sustrai aisialdi taldea; Loiolako Nazioarteko XXVII. Folklore Jaialdia, eta Correfoc, Dracs i diables Can Sant Joan taldekoa. Beraien emanaldiak euskaraz edo hitzik gabekoak izango dira”.

Egitarauari lotutako xehetasun guztiak: donostiakultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button