MUSIKA

“Rockein” jaialdiak makina bat proposamen jaso ditu

Rockein jaialdiak makina bat proposamen jaso ditu, zehazki, 188 proiektuk izena eman dute. Horietarik 38 proiektu Tokiko talderik onenari sarira hautagai izango dira; 42, Euskarazko talderik onenari; eta 15ek, Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute.

188 proposamenak epai mahaiaren eskuetan daude azaroaren 19an Basauriko Social Antzokiko finalean nortzuk joko duten erabakitzeko.

Sari pilo bat banatuko ditu jaialdiak, eta hala, talde irabazleak EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan; EPa editatzea; Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea; eta MAZ Basauri jaialdian kontzertua.
Tokiko talderik onenak MAZ Basauri jaialdian kontzertua egingo du. Gauza bera euskarazko talderik onenarentzat, eta gainera abesti bat grabatzea eta ekoiztea.

Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button