LITERATURA

Donostiako 40. Liburu eta Disko Azoka

Euskadiko Liburu Ganbarak Donostiako 40. Liburu eta Disko Azoka antolatu du. Uztailaren 3an inauguratu zen Gipuzkoa plazan eta zabalik egongo da uztailaren 19ra arte.

Ohikoa den gisan, azokarekin batera liburu aurkezpenak eta hitzaldiak antolatu dira. Aste honetan, uztailak 8, 19:00etan, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan, duela gutxi aurkeztu den Lewis Carrolen Alizia herrialde miresgarrian lanaren inguruan arituko dira Juan Kruz Igerabide idazlea; Asun Agiriano liburuzaina eta literatur kritikaria, eta Manu López Gaseni, idazlea eta euskal edizioaren arduraduna.

Horretaz gain espainolezko hainbat lan ere aurkeztuko dira: Servando Rocha idazlearen El ejército negro; Eduardo Iglesias-en Los elegidos; Kepa Muruaren Tangomán, eta abar.

Hauez gain bestelako ekitaldiak egongo dira. Horiek guztiak kontsultatzeko hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button