IKUS-ENTZUN

Donostiako 16. Giza Eskubideen Zinemaldia

Giza Eskubideen 16. Zinemaldiaren aurtengo edizioa apirilaren 20tik 27ra izango da eta dagoeneko 761 film labur jaso ditu Nazioarteko Lehiaketan parte hartzeko. Hortik hogeiren bat film aukeratuko dira pantaila handian eman ahal izateko.

Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari 3.000 euroko saria emango zaio, eta sari horren ardura 150 gaztek izango dute, horiexek izango baitira epaimahaia.

Aurtengo edizioaren barruan, ohi legez, “giza eskubideen aldeko kontzientziazio eta sentsibilizazioarekin konpromisoa duten gaur egungo edota interes orokorreko gaiak jorratzen dituzten dokumentalen, pelikulen eta film laburrak” bilduko dira.
Proiekzioez gain, beste hainbat jarduera antolatuko dira, besteak beste, solasaldiak, erakusketak eta lantegiak.

Iazko gazte epaimahaiak Katja Benrath zuzendutako Watu Wote film laburrari eman zion saria Nazioarteko Lehiaketan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button