IKUS-ENTZUN

“Donostia saria” jasoko duten zuzendari eta aktoreei omenaldia, Tabakaleran

Tabakalerak zinemarekin loturiko Donostia sariei omenaldia ekimena abian du. Donostia saria jasoko duten zuzendari eta aktoreei omenaldia egiteaz gain (Penelope Cruz, Costa-Gavras eta Donald Sutherland), hainbat film ere pantailaratuko dituzte aste honetan eta hurrengoan.

Gaur berton, Z (Costa-Gavras, 1969) filma ikusteko abagunea izango duzue. Tabakalerak azaldu duenez, “Ustezko demokrazia batean bizi arren indar polizialek eta militarrek menperatutako herrialde batean, oposizioko diputatu bat kalean erail dute, mitin baketsu bat eskaini ostean. Ustez eskuin muturreko talde bateko kideek eginiko hilketa hori gobernuak eta militarrek estaliko dute. Baina kasuaren ikerketa magistratu gazte bati aginduko diote, eta hura afera argitzen saiatuko da, kazetari grafiko baten laguntzarekin.”

Bihar, beste saio bat programatu dute Don’t Look Now (Nicolas Roeg, 1973) filmaren pantailaratzearekin. Sinopsia honakoa duzue: “Bikote bat Veneziara joango da bere alaba hil ostean. Senarrak proiektu berri bat dauka bertan, eliza baten zaharberritzea. Venezia izango da beraz, alabaren heriotzaren doluaren eskanatoki. Baina tragedia mamu pelikulan bilakatzen joango da bikoteak profeta itxu bat ezagutzen duenean. Askorentzat, amaiera txundigarria daukan 70. hamarkadako maisulana”.

Datorren asteko ostiralean, Invasion of the Body Snatchers (Philip Kaufman, 1978) lana emango dute. Eta azkenik, irailaren 14an, Missing (Costa-Gavras, 1982) filma programatu dute.

Tabakaleran duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu