BESTELAKOAK

“Donostia Kultura ON!” lelopean, makina bat kontu gozagarri

Aste honetarako Donostia Kulturak makina bat eduki online eskainiko ditu Donostia Kultura ON! lelopean.

Kontu asko izango dituzue ikusgai eta eskuragai Donostia Kulturari esker. Ipuinaren Ordua egunero egiten da, arratsaldeko 16:00etan, eta euskaraz eskaintzen da. bertan parte hartzen duten ipuin kontalariak honakoak dituzue: Lur Korta (Periko Untxia), Saioa Aizpurua (Patxi Errementeria), Amaia Puin (Ilargia lapur), Iraitz Lizarraga (Ximunen baratzea), Kattalin Ansorena (Ttip eta Ttup), eta Lur Korta/Bego González (Ilargiaren soinekoa).

Koadernoa izeneko programaren baitan euskal ilustratzaileen sorkuntzak ikusgai jarriko dituzte: Judas Arrieta, Yolanda Mosquera, Mikel Valverde, Ainara Azpiazu Axpi, Iraia Okina, Jokin Mitxelena eta Sisters and the City.

San Telmo Museoan, #STMKuttunak ekimenak atal berri bat osatuko du aste honetan, Berriro igo nauzu bideoarekin. Gainera, Larrotxene Bideok (Larrotxene Kultur Etxea) jarraituko du eduki birtualak eskaintzen.

Ispilu Beltza DK Irratiaren goizeko irratsaioak Oier Aranzabalek gidatzen ditu eta oso komtu interesgarriak haizatzen dituzte bertan.

Azkenik esan, Donostia Kulturak beste hainbat zerbitzu online mantentzen dituela: eLiburutegia, DK Irratia, San Telmo museoko erakusketa birtualak, Filmin atarira igotako filmak…eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu