LITERATURA

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia

Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak 2020. urteari dagokion 55. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egin du. Sarituko diren arloak honakoak dira: Euskarazko Kontakizun-Liburua zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizunekin gutxienez (Saria: Garaikurra eta 10.000 euro) eta Euskarazko Antzerkia (Literatura dramatikoa) zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero. (Saria: Garaikurra eta 15.000 euro). Gaztelaniaz beste horrenbeste.

Horrexegatik, lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat. Obrak DIN A4 formatuko orritan aurkeztuko dira (210 x 297 mm), tarte bikoitzarekin mekanografiatuak. Lan bakoitzaren kopia bat bidali behar da paperean (bi aldetatik inprimatuta eta egoki koadernaturik edo josita) honako helbidera: 2020ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak, Gureak Marketing. Gurutzegi Bidea 14-18. Pabellón 9. Belartza. 20018 Donostia-San Sebastian (Gipuzkoa), eta kopia bat PDF formatuan hona: literatursariak@kutxa.eus
Lanekin batera, egilearen izena, abizenak, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa bidaliko dira; kartazalaren kanpoaldean, berriz, obraren titulua eta zein modalitatetara aurkezten den adieraziko da.

Lanak  onartzeko  epea apirilaren 27an amaituko da. Lan irabazleak irailaren 12an jakinaraziko dira.

Lehiaketaren gaineko datu guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button