LITERATURA

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak

Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak 2018 Urteari Dagokion LIV. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egin du antzerki nahiz kontakizun-liburua modalitateetan, euskaraz eta gaztelaniaz. Originalak jasotzeko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik berorien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua; lan originalak eta lehendik argitaragabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira.

Literatur sariak hauek dira: Euskarazko Kontakizun-Liburua. Zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizunekin gutxienez (Saria: Garaikurra eta 10.000 €);  eta Euskarazko Antzerkia. Zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero (Saria: Garaikurra eta 15.000 €).

Gaztelaniazko kasuan sari berdinak daude.

Oinarri guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button