LITERATURA

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak

Laster barru, apirilaren 30ean, amaituko da Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietara aurkezteko epea.

Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik berorien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua, eta Antzerkia eta Narrazioak arloetan aurkez daitezke lanak.
Narrazioentzat, 100 orrialdetik gora, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizunekin gutxienez eskatuko dira (saria: 10.000 €), eta Euskarazko Antzerkiari dagokionean, antzeztuak izateko moduko lanak, eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak (saria: 15.000 €).

Aurreko edizioan Arrate Egañaren Egia lana saritu zuten antzerkian, eta Mikel Zubeldiaren Marlboro gizona narrazioaren atalean.

Baldintza guztiak hemen begiratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button