MUSIKA

Don Inorrez taldea berriz oholtzara

Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat iragarri zuen 2016ko abenduan. Taldeko kantariak Don Inorrez taldea sortu zuen, Imanol Ubedaren alter ego bat. Udazken honetan, lan berria besapean dakarrela, bira bati ekingo dio taldeak hainbat kontzertu burutuz.

Don Inorrez taldeak Mugiro bila izeneko diskoa plazaratu zuen 2018ko udaberrian. Eta orain, 2019ko udazkenean lan berri bat plazaratuko du: Dardara hura izeneko binilozko singlea. Lan hori Paco Loco ekoizlearekin batera ondu da. Oraingo estiloa new americana-tik hurbilago dago. Kantu berrien oinarrian Pello Lizarralde idazlearen letrak daude.

Lan berria ospatzeko bira berri bati ekingo dio Don Inorrezek. Lehen emanaldiak hauek izango dira: urriaren 23an, asteazkena, Ziudadelako Armen aretoan (Iruñea); urriaren 24an, osteguna, Bilboko Kafe Antzokian; azaroaren 21ean, osteguna, Gasteizko Falerina tabernan; eta azaroaren 29an, ostirala, Andoaingo Bastero kulturgunean.

Oholtza gainean lau musikari bilduko dira: Imanol Ubedarekin batera Karlos Arancegui bateria-jolea, Fernando Neira baxu-jolea eta Ruben Caballero gitarra-jolea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button