MUSIKA

Napoka Iria Japoniara joango da azaroan

Napoka Iriak hainbat kontzertu emango ditu udazkenean. Hala, Espainian eta Euskal Herrian zenbait emanaldi egin ostean, Japoniarako bidea ere hartuko du bikoteak. Miren Narbaizak eta Ander Mujikak Arnasten ikasteko berriz (Bonberenea Ekintzak) izenburuko lana aurkeztuko dute kontzertu horietan.

Bi gitarra jotzaileak azaroan izango dira Japonian, eta, guztira, zazpi kontzertu egingo dituzte Kobe, Osaka, Kyoto, Kanagawa eta Tokyon. Japoniako hiriburuan hiru emanaldi egingo dituzte.

Aurretik, urrian, Galizian izango dira eta Lugo, A Coruña, Carvallo eta Bueu bisitatauko dituzte. Gero, Japoniarako hegaldia hartu aurretik, hiru kontzertu egingo dituzte gurean: urriaren 10ean, Eibarko Antzokian izango dira El_Txef_A & Biskonti-rekin; 19an, Sarako Katalina Kaperan, Dorian Wood-ekin, eta 28an, Gasteizko Parra Tabernan.

Azkenik, eta Japoniatik bueltatu eta gero, azaroaren 27an Bilboko Kafe Antzokian izango dira, Anarirekin batera, eta abenduaren 13an, Madrilen.

Arnasten ikasteko berriz (Bonberenea Ekintzak) diskoa 2013ko urrian kaleratu zuen taldeak, eta zortzi doinu biltzen ditu: eurak bizi izandako pasadizo eta gertakizunak agertzen dira modu soilean, biluzian, melodia sinpleez josita. Saran egin zuten grabaketa eta nahasketa eta konponketak Felix Buff, Iban Urizar eta Ibai Gogortzak egin zituzten.

Kantu berriak ere entzun ahalko dira aipatutako kontzertu horietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button