ESZENA

Domingo Garat protagonista duen pastorala igandean, Pagolan

Aurten Pagolako herriak aurkeztuko du Domingo Garat pastorala uztailaren 28an. Bigarren emanaldi bat abuztuaren 4an izango da. Pastoralak Garat anaien istorioa kontatuko du, zehatzago Uztaritzeko Domingo Garat-ena.

1982an, Pette Basabürü pastorala aurkeztu zen herri berean, eta orain, 37 urte geroago, Domingo Garat Uztariztar semearen bizipenak oholtzaratuko dituzte Pagolako herritarrek. 150 bat pertsonek parte hartuko dute ekitaldian euskaldunentzat ilunak izan ziren gai horiek berriz gogoan hartzeko, eta hala, pastoralean kantu, dantza eta antzerkiaren bidez berriz aipatuko dira.

Pastoralak Euskal Herriaren historia kontatuko du Frantses iraultza denboran. “Garat anaiak, Josepe eta Domingo, Lapurdiko ordezkari izendatuak izan ziren, Luis XVI.ak konbokatu estatu generalen kari.  1789ko agorrilaren 4an, euskal probintzietako pribilegioak bukatu ziren eta Behe-Pirinioetako departamendua sortu zen, Euskaldunak eta Biarnesak batuz. Horrek oldartze bat sortu zuen. Garai berean, gertakari azkarrak izan ziren, hala nola Espainiako gerla eta 4000 euskaldunen deportazioa Landesetara. Parisetik itzultzean, Domingo Garat Uztaritzeko auzapez izendatua izan zen. Hil arte, tradizioa beta euskal kulturaren alde borrokatu zen.”

Pastorala, arratsaldeko 15:30ean hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button