IKUS-ENTZUN

Bihar abiatuko da “Animadeba” jaialdia

Debako Nazioarteko Animazio Jaialdia (Animadeba) irailaren 8tik 11ra egingo da. Ekimenaren helburu nagusia ahalik eta jende gehienarengana heltzea da, eta Deba herria animazioaren erdigune bilakatzea.

Pandemiak iazko edizioa bertan behera utzi ondoren, Animadebak bihar abiatuko du bere 14. edizioa. Egitarauaren barruan, berrogei titulu baino gehiago pantailaratuko dira, eta filmez gain kontzertuak eta jarduera paraleloak ondu dira, irailaren 11ra bitartean.

Aurtengo deialdian, 88 herrialdetako 1.500 lan aurkeztu dira, eta horiek guztiak aztertu ostean 20 film labur aukeratu dira ekimenaren bi atal nagusietan lehiatzeko: Sail Nagusia eta Zuzendari Berriak UPV/EHU Saila.
Zuzendari Berriak sailean hamar pieza lehiatuko dira irailaren 8an, eta Sail Nagusirako aukeratutako hamar lanak irailaren 10ean eta 11n ikusi ahalko dira 19.00etatik aurrera herriko Kutxa Zurian. Aurrekoez gain Panorama eta Film Luzeak sailak ere atondu dira.
Gainera Luis Miguel Romero (Nimbo Interactive) sortzaile asturiarraren master class bat eta jarduera paralelo asko ere antolatu dira, hala nola, hitzaldiak edota kontzertuak.

Aurtengo Animadebak berrikuntza bat dakar: Filmin plataformarekin etxetik ikusi ahalko dira pantailaraturiko lanak.

Animadeba jaialdiaren egitaraua hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button