BERTSOTAN

BBTko lehen finalaurrekoa, Markina-Xemeinen

BBTko Udagoieneko faseko lehenengo finalaurrekoa azaroaren 19an jokatuko da Markina-Xemeingo Uni frontoian.  Saioa 17:30ean izango da.

Bertsolari hauen arteko irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 17an jokatuko den finalera: Eneko Abasolo, Jone Uria, Joseba Barandiaran, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Txaber Altube. Saioan Amaia Ugalde ibiliko da gai-emaile eta epaileak, Ander Txakartegi, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi izango dira.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa azaroaren 27an jokatuko da, Basauriko Artunduaga kiroldegian, 17:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button