IKUS-ENTZUN

Dokumentalez jositako urria, BilbaoArten

BilboaArtek Doctubre IB dokumental-programa ondu ditu hil honetan, alegia, Mexiko Hiriko Nazioarteko Zine Dokumentalaren “programa iberikoan” jasotako lanen zikloa. Emanaldiok DocsDF-rekin elkarlanean antolatu dira, eta gaur hasi eta ostiralera arte iraungo dute.

Gaur bertan, Adriana Trujillo mexikarrak 2011 filmatutako Félix. Autoficciones de un traficante lana pantailaratuko da, 19:00etatik aurrera. Félix aktorea da, baina baita pertsonen trafikantea ere Tijuana hirian. Aktoreak Mexiko eta AEBen arteko mugaren eraldaketa bizi izan du, eta filmean, bere trafikante lanaz aritzen da: nola eraman gizabanakoak ilegalki AEBetara, zeintzuk diren bere metodo eta estrategiak…

Zikloa ondoko filmekin osatuko da: urriak 6, Bad card (Raúl de la Fuente, Espainia eta Haiti, 2014); urriak 7, La Hora de la siesta (Carolina Platt, Mexiko, 2014); urriak 8, Mais náufragos que navegantes (Guillermo Planel, Brasil, 2013); eta azkenik, urriaren 9an, lau emanaldi izango dira, 18:30etik aurrera:  Enseguida anochece (Gonzalo Gerardin eta María Paula Trocchia, Argentina, 2013); No estoy muerto sólo estoy dormido (Juan S. López, Holanda, 2011); Slikebal (Belardino Lopez, Mexiko, 2013) eta 33 (Reinaldo Sepúlveda eta Eduardo Bertrán, Txile, 2011).

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button