IKUS-ENTZUN

“Dokumentalen Sorgunea”, Euskal Herriko ikus-entzunezko produkzioari laguntzeko foroa

Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak zine dokumentalari buruzko Zinebi Networking. Dokumentalen Sorgunea bigarren foro profesionala antolatu du bertoko ikus-entzunezko produkzioari laguntzeko xedez. Ekoizten ari diren dokumentalen proiektuak aurkeztu ahal izango dituzten ekoiztetxeei eta zinegileei dago bereziki zuzenduta. Izen emateak urriaren 14ra arte egin ahal izango dira. Irabazleak 10.000 euroko laguntza jasoko du.

Zinebi 61. edizioak bigarren foro profesionalerako deialdia egin du helburu zehatz batekin: bertako talentua bultzatzea eta Euskal Herriko ikus-entzunezko ekoizpenari laguntzea. Ekimena, Zinebiren hitzetan, “euskal zinean indarra hartzen ari den sorkuntza sustatzera eta ikus-entzunezko ekoizpena garatzera zuzendutako ekintza da. Horretarako, foro honek gure industria egitura eta gure profesionalen prestakuntza dinamizatu gura ditu, eta baita elkarren arteko ezagutza, esperientzien trukaketa eta gure zine industriako eta bost kontinenteetako herrialdetako eragileen eta erakundeen arteko lankidetza ere. Gure esparruan zine dokumental sortzaileak eta independenteak sortzeari eta aurrera eramateari laguntzeko eta Euskadiko eta nazioarteko ekoizpenaren artean sinergiak ezartzeko modua da”.

Lan guztiak bildu ostean, adituek osatutako batzorde batek proiektu onenak aukeratuko ditu (zortzi gehienez). Aukeratutako proiektuek “gonbidatutako pertsonei eta jende guztiari zabalik egongo den pitching (proiektuen aurkezpena) saio batean hartuko dute parte batzordearen aurrean, eta ondoren aholkularitza bilera pertsonalak egingo dira ekoiztetxeen eta zinegileen eta partaideen artean”.

Interesa izanez gero, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button