IKUS-ENTZUN

“Dokumentala eta Ez-Fikziozko Zinemaren Historia(k) eta Forma(k)”

Zinemaren jatorria, forma eta generoak, eta oro har, dokumentala eta ez-fikziozko zinemaren historia jorratuko dituen ikastaroa eskainiko du Jorge Moneo Quintana sortzaileak Gasteizen. Inskripziorako epe ofiziala amaituta badago ere, plaza guztiak bete arte mantenduko dute zabalik izen-ematea.

Orotara, 15 jardunalditan banatuko da ikastaldia, urtarrilaren 14tik martxoaren 4ra bitarte, Dokumentala eta Ez-Fikziozko Zinemaren Historia(k) eta Forma(k) izenarekin. Euskarazko saioak izango dira denak, eta astelehen zein asteazkenetan egingo dituzte, 19:30etik 21:00tara, Gasteizko Landatxo Gizarte Etxean.

Arte zinematografikoaren hastapenetatik agur egun arte mutatzen ari diren ez-fikziozko zinema formak oraindik ere ezezagunak dira publiko orokorrarentzat. Haien balioaz ohartzea da, hain zuzen, ikastaroaren helburuetako bat. Ez-fikziozko zinemaren jarraitzaile amorratua bilakatu nahi dute bertaratutako norbanako oro, eta zinema genero horren dimentsio estetiko, tekniko, politiko, historiko zein kulturalak aztertuko dituzte horretarako.

Hau da, modu zehatzagoan, saio bakoitzak jorratuko duen gaitegia: Zinemaren jatorria eta dokumentala: fikzioa vs. errealitatea?; Iraultza eta abangoardia (2 saio); Faxismoaren baitako dokumentala; Dokumentala eta gerrateak; Zinema etnografikoa eta dokumental antropologikoa; Cinéma vérité, zinema zuzena, zinema obserbazionala; Entsegu zinema; Foundfootage zinema; Egunkari zinema; Zinema, generoa eta teoria feminista; Ibilbidea ez-fikziozko euskal zineman zehar; Errepublika sobietar ohietako zinema; Bide ertzak: heterodoxiak eta mugako mugimenduak (2 saio).

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button