Nontzeberri

“Doka T’artea” ekimenean kontzertuak eta bertso saioak

Doka antzokiak bere ateak itxiak ditu, eta ezin izango dira egin zaleek behar dituzten kontzertuak eta saioak, baina bere programazioarekin aurrera jarraitu nahi du, eta horretarako zuzeneko emanaldiak eta kontzertuak online eskaintzen ari da Hamaika telebista katearekin elkarlanean.

Aste honetan, Iker Lauroba eta Leire Letu izan dira sarean. Gaur Beñat Gaztelumendi, Nerea Elustondo eta Aitor Mendiluze arituko dira bertsotan, Unai Elizasu gai-jartzailearen agindupean.
Bertsolariek ez dute publikorik aurrean izango, baina jakin badakite pantailaren bestaldean publikoa egongo dela. Beraz, “segurtasun neurri guztiak hartuta 20:00etako txalo zaparradaren ondotik, 20:05etan igoko dira aspaldiko partez oholtzara bertsolariak”.

Exit mobile version