IKUS-ENTZUN

Doako zine saioak Bilbo aldean

Bilboko Basurtu eta Zorrotza barrutietan doako zine saioak antolatu dira hilabete honetan, Zinebi eta FANT zinemaldietan parte hartu duten filmen aukeraketa batekin. Egitaraua asteazken honetan inauguratuko da, eta zine eskaintzaren barruan, batez ere familiari zuzendutako euskarazko bi film luze jasoko dira.

Bihar, Karsten Kiilerich-ek zuzendutako animaziozko Albert lana ikusiko da euskaraz. Hurrengo egunean, Zorrotzako udaltegiak Eskorbuto banda mitikoari buruzko Iñigo Coboren Generación anti todo dokumentala eskainiko du. Iñigo Cobo bertan egongo da, bere filma aurkezteko.

Maiatzaren 23an, Basurtuko Udaltegian, Al Borde Films-ek zuzendutako Fabricando mujeres: ¿violencias machistas en el consumo? lana ikusi ahalko da. Euskal Herrian, Madrilen, Txilen eta Medellinen errodatutako dokumentala da, SETEM Hego Haizeak elkarteak egindako ¿Consumimos violencia? azterlanean oinarrituta. Bertan, ohiko kontsumoaren eta indarkeria matxisten arteko erlazioari buruzko gogoeta egiten da. Maiatzaren 29an, euskarazko Sagu eta Pagu (Engin Bastürk, 2017) lana pantailaratuko dute.

Programazioa maiatzaren 31n itxiko da Zorrotzako Auzoka Komunitate Zentroan, Roberto San Sebastianen lehenengo film luzea den La noche del virgen filmarekin. FANTeko Sekzio Ofizialean hartu zuen parte 2017an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu