ARTEA

Fernando Villenaren bidaiak

Fernando Villena artista bilbotarrak erakusketa berria inauguratuko du ostegunean, azaroak 21, Bilboko Windsor Kulturgintza galerian. Bertan, Ameriketara, Asiara eta Europara egindako bidaietatik sortutako margolan eta argazkiak aurkeztuko ditu.

Lan horietan lanaren prozesua jorratzen du, bai eta artistak nola ekiten dion prozesu horri hainbat bidetik ere. Villenaren obra argiaren eta kolorearen ikerketan oinarritzen da: forma organikoen bilaketa, inguruko bizi-esperientzia eta bide artistiko beraren ikerketa.

Arte Ederrak ikasi zituen artista bilbotarrak EHUn, eta gero, New York hiriko School of Visual Arts zentrora joan zen gehiago ikastera. Bere obra hainbat erakunderen bildumetan dago jasoa; tartean, Coca coal Fundazioa, Bizkaiko Foru Aldundia eta Addaya Centre d’ Art Contemporani.

Windsor Kulturgintza galeriako erakusketa 2014ko urtarrilaren 14a bitarte egongo da zabalik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button