ESZENA

“DNA 2020”, Nafarroako Dantza Garaikidea programa

Nafarroako Dantza Garaikidea Jaialdiak abendura arte luzatuko da, eta bere helburua dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea da.

Aurtengo DNA 2020 Nafarroako Dantza Garaikidea programan dantza garaikideko bederatzi konpainiak hartuko dute parte. Horretaz gain bestelako jarduerek ere osatuko dute programazioa, hala nola, lau egoitzek, bederatzi erakustaldik, eta bost bitartekaritza-jarduketek. Programa Antsoain, Agoitz, Bera, Etxarri Aranatz, Lizarra, Los Arcos, Arangurengo harana, Ribaforada, Tafalla eta Atarrabiako udalekin lankidetzan garatu da.

Lehen egoitza Sayoa Belarrak eta Xián Martinezek zabalduko dute gaur, uztailaren 1ean, Tafalla Kulturgunean, Pioneras proiektuarekin. Bertan, omenaldi gisa, “historian zehar, oraindik existitzen ez den berdintasun soziala lortzeko borrokatu diren emakume aitzindarien, ezagunen edo ezezagunen, ekintzak bilduko dira”.
Aurten, Tafallakoaz gain, Antsoainek, Agoitzek eta Ribaforadak ere zenbait proiekturen sorkuntza prozesuak jasoko dituzte uztailetik irailera:  Andrearen Re-Des Irurtzunen (abuztuaren 3tik 30era, Ansoain Antzokian); Estitxu Arroyoren La memoria de la carne (irailaren 1etik 28ra, Ribaforadako Kultur Etxean); eta Ines Auberten En Tiempo (uztailaren 20tik 31ra eta abuztuaren 31tik irailaren 11ra, Agoitzeko Kultur Etxean).

DNA 2020k bilduko dituen ikusgarri horietariko batzuk honakoak dituzue: Kon Moción konpainiaren El equilibrio entre sujetar y soltar; Led Silhouetteren Cóncavo-Convexo; Dinamo Danzaren Elektrical Body; edota Amico Teatroren Tránsitos lanak. Horiek guztiak irailetik abendura bitartean garatuko dira Antsoain, Agoitz, Bera, Lizarra, Etxarri-Aranatz, Arangurengo Harana, Tafalla eta Atarribiako antzokietan.

Xehetasun guztiak DNA 2020k ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button