Nontzeberri

“DNA 20”, sorkuntza eta ikerketa egonaldiak Nafarroan

Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak antolatutako programa artistiko bat da DNA, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu.

DNAren bidez, sorkuntza eta ikerketa egonaldien aldeko apustua egingo da berriz, dantzako profesionalei Nafarroako Antzokien Sareko hainbat espaziotan sorkuntza eta ikerketa egonaldiak egin ahal izateko. Eta horrez gain, bitartekaritza jarduerak eta gogoetarako topaketak ere izango dira hainbat udalerritan, bai eta Erriberriko Jaialdian edo Atalak 2.0 proiektuan ere.

Hortaz, sortzeko edo ikertzeko lau egonaldirako deialdia egin da Nafarroako edo Nafarroarekin lotutako dantzaren arloko pertsona fisiko edo konpainia profesionalentzat; beti ere, dantza garaikideko proiektuen sorkuntza sustatzeko, lurraldean dantza eta mugimenduaren arteak bultzatzeko, eta  komunitate sortzailearen sektorearen barruan enplegua sortzeko. Egonaldiek 6.000 edo 8.000 euroko zuzkidura ekonomikoa dute.

Egonaldi horietatik ateratako proposamenak 2021eko DNA jaialdian estreinatuko dira.

DNAren deialdian dituzue xehetasun guztiak.

Exit mobile version