BESTELAKOAK

"Diy Fest" Bilboko L´Mono aretoan

Bilboko L´Mono aretoan Diy Fest ekimena hasiko da bihar Estertores kolektiboaren eskutik. Adierazpen artistiko anitza batuko dira arratsalde horretan, auto-gestio, auto-produkzio eta auto-edizioaren inguruan.
Artista askok erakutsiko dituzte euren proposamenak arte eremu ezberdinetan. Luis Gonzalez, Onzo, Jessica Gomez, Ale Bueno, Pablo Gonzalez eta Leticcia Ele, El Piolet de Trotsky, AtaraXia, Rebeka Arce eta Lady Pain argazkigintzan; pinturan, M. Luque, Javier Fernandez Paiz, Marta Salas Cerezo eta Inge; bideoartean, Jessica Gomez, Ale Bueno, Saray Blades eta M. Luque, eta literaturan ¡bLaS!, Granite & Rainbow, Estertores eta Aitor Bergara Ramos bere azken liburua aurkezten.

Baina gozagarri gehiago egongo da. Krilin taldeak musika jarriko du, eta ondoren, dantza eta dantza Triamés Live DJekin.

L´Mono aretoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button