MUSIKA

Dixie Town blues-rock banda galiziarrak Ermuan joko du

Dixie Town Galiziako Vigo hirian eratutako blues-rock banda lokaztua da. Oraintsu, Same old story laugarren lana argitaratu berri du, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen bitartez. Diskoak biltzen dituen 14 kantuetako batzuk Ermuko Lobiano kultur Etxean entzungo dira, larunbatean, hilak 19, 20:00etatk aurrera.

Same old story diskoaren azalean hauxe irakur daiteke: “Disko hau aurten zendu eta gure inspirazio izandako musikariei omenduko nahi diegu: BB King, Percy sledge, Ben E. king, Joe Cocker, Johnny Winter, Ian McLagan… “. Omenaldi hori irakurtzearekin batera, entzuleak  badaki zer aurkituko duen grabazio honetan: hard-rock-blues klasikoa eta ahaltsua.

Hala, Taste it boogie frenetikoa da, armonikak bultzatua; Maybe pianoak eta gitarra akustikoak sustengatzen dituen  gospel kutsuko doinua da, Rolling Stonesen erara; Lightnin’ Hopkins kantuak izen bereko Texaseko bluesman klasikoa omentzen du, organoaren eta gitarraren lan bikainari esker; eta No Regrets rock gogorrera hurbiltzen da.

Igancio Juliá musika-kazetari katalanaren iritziz, “Elmore James, Muddy Waters, Albert King, Captain Beefheart, Rory Gallagher eta Grand Funk izan dituzte iturri nagusi”. Horrekin batera, hauxe nabarmendu du: “Zuzeneko taldea, horixe baita musika horren sukaldea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button