IKUS-ENTZUN

“The Shock Doctrine” dokumentalaz arituko dira Irunen

Igandean, maiatzak 27, The Shock Doctrine: The Rise of Disaster Capitalism dokumentala proiektatuko dute Iruneko Kabigorri Ateneoan 19:00etan. Egungo krisi ekonomiko globalaren arrazoiak jorratzen dituen dokumentala ikusi ostean eztabaidan arituko dira bertaratuak.

Naomi Klein kazetari kanadarrak 2007. urtean idatziriko izenburu bereko liburuan oinarritzen da filma, eta Michael Winterbottom eta Mat Whitecross zinegileek zuzendu zuten bi urte geroago.

Dokumentalak politika ekonomikoen eta psikologia sozialean eragin handia izaten duten gertakizun eta hondamenen arteko harremana jorratzen du. Hala, Malvinetako Guda, irailaren 11ko eraso terroristak, edo Indonesiako tsunamia eta Katrina hurakanak eragindako krisia, aitzakiatzat hartu izan dira erreforma ekonomiko neoliberalak onartzeko Ongizate Estatua ezabatzeko xedearekin.

Finean, The Shock Doctrine: The Rise of Disaster Capitalism neoliberalismoaren kontrahistoria dela esan daiteke. Igandean, maiatzak 27, Iruneko Kabigorri Ateneoan ikusi ahalko da 19:00etan; behean txertatu dugun bideoan ere osorik ikus daiteke (gaztelaniaz).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button