Nontzeberri

“Distrito Foto” lehiaketak 7.000 euro banatuko ditu sarietan

Bilboko auzoak ardatz dituen argazkigintza digitaleko lehiaketaren zazpigarren edizioa deitu dute. Argazkiak jpg formatuan bidali beharko dira, udal webgunearen bitartez, irailaren 5etik 18ra bitartean, eta argazkilari profesionalek osatutako epaimahaiaren erabakia urriaren 14an jakinaraziko dute.

Distrito Foto lehiaketak 1.500 eta 1.000 euroko lehen eta bigarren sariak banatuko ditu. Horrez gain, hiriko barruti bakoitzean, -guztira zortzi dira-, eginiko argazki onenak eta lehiaketako argazkilari gazte onenak 500 euroko accesitak jasoko dituzte. Orotara, 7.000 euro.

Lehiaketan, 16 urtetik gorako edozein zalek har dezake parte, eta aurkeztutako argazkiak, –gehienez lau-, jatorrizkoak izan beharko dira, gutxieneko bereizmena bi megapixelekoa izango da, eta, gehienez ere, 5 MBko pisua izango dute. Ez da onartuko beste edozein lehiaketan edo sariketan saririk lortu duen argazkirik.

Ekimenak 7.000 euro banatuko ditu sarietan. 1.500 euroko lehen saria eta 1.000 euroko bigarrena banatuko dira, eta, horrez gain, 500 euroko zortzi accesit –sariketaren gaia osatzen duten barruti bakoitzeko bat– eta gazteei zuzendutako beste accesit bat, hori ere 500 eurokoa, 16 eta 20 urte arteko gazteentzat.

Lehiaketari buruzko xehetasun gehiago, hemen.

Exit mobile version