BERTSOTAN

Distantziak gordeta, ostiralean lehen bertso saioa

Bertsozale Elkarteak Amasa-Villabonan antolatu du ekainaren 5ean lehen bertso saio “arrunta”. Beno, oso arrunta ere ez, 80 lagun inguru etorri ahal izango dira, eta horretarako izena eman behar da bertsozale.eus webgunean. Saioa izango den eremura sartzeko eta ateratzeko maskara derrigorrezkoa izango da, baina behin eremura sartuta, eta lekuan eserita, maskara kendu ahal izango da, ikus-entzuleen arteko distantziak bermatuta.

Diogun bezala, saioa Amasa-Villabonako Subijana etxearen atzean egingo da ostiralean, bertan dagoen Gudari Plazan, eta 18:30ean hasiko da. Hantxe Amets Arzallus, Haritz Mujika, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe bilduko dira bertsotan kantari, eta Imanol Artola gaiak jarriko ditu.

Bertsoa.eus atarian ere zuzenean eskainiko da saio hori

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu