ARTEA

Diseinuko elastikoen erakusketa egingo dute Gasteizen

"Kamiseta onak bilatzen ari gara, material ona, kaka ona. Zentzudun kamisetak, mezuarekin, probokatzaileak, iraultzaileak, pertsonalak, arraroak… guztiak Zuloan erakutsiak izan daitezen", iragarri dute arte-ekimenaren antolatzaileek.

Erakusketan parte hartzeko nahikoa da zure kamiseta hilaren 23a baino lehen aurkeztea. Nola? Kamiseta Zuloa espaziora eramatearekin nahikoa duzu. Elastikoa ez duzula egina, ba nahikoa duzu irudia edozein formatutan entregatzea, mihisean, ezpainzapian, folioan… edo bestela bidali posta elektronikoz (jpeg formatuan eta 300 ppp).

Erakusketan parte hartuko duten sortzaileek kamiseta onena aukeratuko dute eta horren tirada mugatu bat egingo dute Zuloan saltzeko (tiradaren erdia sortzailearentzat izango da).

Zuloa Espazioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button